Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean

2019/04/03 | Lehiaketa

Donostiako Gaska trinketan jokatuko dituzte 1. eta 2. mailako lehiak; 10:30ean hasiko da jaialdia

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, emakumezkoen paleta argentinarreko finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko dituzte 1. eta 2. mailako lehiak, Donostiako Gaska trinketan. 10:30ean hasiko da jaialdia:

 

 

 

Apirilak 6, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska trinketa


1. Paleta argentinarra emakumezkoak, nagusien 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) / HERNANI 2 (Huizi-Araiztegi)

2. Paleta argentinarra emakumezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO (A.Aizpuru-L.Aizpuru) / HERNANI 3 (Urdangarin-Balerdi)

 

 

 

 

Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba