Berriro etxetik kanpo jokatuko du Gipuzkoak GRABNI Txapelketaren 4. jardunaldian, Iparralderen aurka

2019/04/04 | Lehiaketa

Nafarroa vs Bizkaia eta Errioxa vs Araba izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 28ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak

Berriz ere etxetik kanpo lehiatzea egokitu zaio Gipuzkoako Selekzioari federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Iparralden jokatuko du 4. jardunaldian, asteburu honetan. Nafarroa vs Bizkaia eta Errioxa vs Araba dira gainontzeko aurrez aurrekoakAlbiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke asteburuko kartelera.

 

 

 

Asteburukoaz gain, beste jardunaldi bat besterik ez da falta ligaxka amaitzeko. Azken horretan, 5.ean (apirilaren 14ko asteburuan), etxean jokatuko du Gipuzkoak, Arabaren aurka.

 

 

 

Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan, Gipuzkoan eta Iparralden.

 

 

 

Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 17 Araba Bizkaia
Errioxa

GIPUZKOA

Iparralde Nafarroa
2 MARTXOAK 24


GIPUZKOA

Nafarroa
Bizkaia

Errioxa

Araba Iparralde
3 MARTXOAK 31 Bizkaia GIPUZKOA
Araba Nafarroa
Errioxa Iparralde
4 APIRILAK 7 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
5 APIRILAK 14


Bizkaia

Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
6 APIRILAK 28 FINALERDIAK
(Araban eta Bizkaian)
7 MAIATZAK  5 FINALAK
(GIPUZKOAN eta Iparralden)

 

 

 

Gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba