Gipuzkoak Nafarroa hartuko du GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldian

2019/03/21 | Lehiaketa

Bizkaia vs Errioxa eta Araba vs Iparralde izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 28ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak

Etxean jokatuko du Gipuzkoak federazioen arteko GRABNI Txapelketaren 2. jardunaldian. Hain zuzen ere, Nafarroa hartuko du, asteburuan. Bizkaia vs Errioxa eta Araba vs Iparralde dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak. Albiste honi erantsitako dokumentuan ikus daiteke Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko lehiaren kartelera.

 

 

 

5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako selekzioek, apirilaren 14ra bitarte. Gipuzkoak Errioxaren kontra jokatu zuen lehena, etxetik kanpo. Bigarrena, esan bezala, Nafarroaren aurka, etxean. Hirugarren eta laugarren jardunaldian etxetik kanpo jokatu beharko du berriro; Bizkaian eta Iparralden, hurrenez hurren. Eta etxean izango du ligaxkako azkena: Arabaren bisita jasoko du.

 

 

 

Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan, Gipuzkoan eta Iparralden.

 

 

 

Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 17 Araba Bizkaia
Errioxa

GIPUZKOA

Iparralde Nafarroa
2 MARTXOAK 24


GIPUZKOA

Nafarroa
Bizkaia

Errioxa

Araba Iparralde
3 MARTXOAK 31 Bizkaia GIPUZKOA
Araba Nafarroa
Errioxa Iparralde
4 APIRILAK 7 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
5 APIRILAK 14


Bizkaia

Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
6 APIRILAK 28 FINALERDIAK
(Araban eta Bizkaian)
7 MAIATZAK  5 FINALAK
(GIPUZKOAN eta Iparralden)

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... 

 

 

 










Ir arriba