Dena prest Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari ekiteko

2019/03/21 | Lehiaketa

Apirilaren 6an hasiko da txapelketa; 2. urteko alebin mailako 10 pilotari eta infantil mailako beste 10 lehiatuko dira, buruz buru; Oņatin eta Andoainen izango dira ikusgai norgehiagokak, larunbat arratsaldetan; finalak ekainaren 15ean jokatuko dituzte

Dena dago prest Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketarako. 2. urteko alebinak eta infantilak lehiatzen dira txapelketa honetan, buruz buru.

 

 

 

Denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenari erreparatzeaz gain, hautaketa probetara ere deituak izan dira pilotariak, parte-hartzea finkatzeko. Martxoaren 10ean, igandea, egin zituzten hautaketa probak horiek, Tolosako Beotibarren. Eta han nabarmendutakoekin osatu da, hortaz, lehiatuko diren pilotarien behin betiko zerrenda.

 

 

 

Hauexek dira, hain zuzen ere, Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko duten pilotari alebinak eta infantilak:

 

2. URTEKO ALEBINAK
 

  1. ALZELAI (Legazpi)
  2. CASTRO (Sendi Ekintza)
  3. IBARGUREN (Lapke)
  4. ITURBE (Lapke)
  5. IZAGIRRE (Lagunak)
  6. KEREXETA (Aretxabaleta)
  7. MADINA (Murumendi)
  8. MURUA (Intxurre)
  9. OSA (Aloña Mendi)
  10. SEGUROLA (Gazteleku)

 

INFANTILAK
 

  1. ETXANIZ (Azkoitia)
  2. ETXEBERRIA (Oiarpe)
  3. EZAMA (Ilunpe)
  4. GARCIA (Lapke)
  5. GOIKOETXEA (Gazteleku)
  6. GOROSTIDI (Zazpi Itturri)
  7. IRRIBARRIA (Lapke)
  8. LANDA (Oiarpe)
  9. OTEGI (Intxurre)
  10. ZUBIZARRETA (Lapke)

 

 

 

Apirilaren 6an ekingo diote txapelketari. Eta bost jardunaldiko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 18ra bitartean. Oñatik hartuko ditu alebinen partidak (lehendabiziko bi jardunaldiak, dena den, Elgoibarren jokatuko dituzte), eta Andoainek infantilenak. Norgehiagokak larunbat arratsaldetan izango dira ikusgai.

 

 

 

Azken faseari dagokionean, ekainaren 8an jokatuko dituzte finalerdiak, eta finalak ekainaren 15ean.

 

 

 

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean dago eskuragarri txapelketaren informazio osoa.

 

 

 










Ir arriba