Eskuz binakako eta xareko txapelak banatuta Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoakoan

2019/03/11 | Lehiaketa

Eskuz binakako txapelak jantzi dituzte Mundarrok (kadetetan), Hernanik (jubeniletan) eta Behar Zanak (nagusien 1. eta 2. maila); eta xarekoa ere Behar Zanarentzat izan da

Eskuz binakako eta xareko lehiak ere bukatu dira Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Asteburuan jokatu dituzte espezialitate hauetako finalak, Iruran, eta Mundarro, Hernani eta Behar Zana klubentzat izan dira txapelak.

Hain zuzen ere, Mundarrok eskuz binakako kadeteen finala irabazi du, Hernanik eskuz binakako jubenilena eta Behar Zanak nagusien kategoriako biak (1. eta 2. maila). Behar Zana klubak berak irabazi du, gainera, xareko lehia. Ondoren zehazten ditugu finalen bi jaialdiak:

 

 

Martxoak 9, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
MUNDARRO (Lizeaga-Mujika) 40 / BEHAR ZANA 2 (Iraola-Jauregi) 14

2. Eskuz binaka, jubenilak:
GAZTELEKU (Huitzi-Gomez) 23 / HERNANI (Zugasti-Lasa) 40

 

Martxoak 9, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
BEHAR ZANA (Lizaso-Urbieta) 40 / EPLE (Taberna-Aranburu) 30

2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
BEHAR ZANA 1 (Maiz-Gurutzealde) 40 / URNIETA (Loitegi-Esnaola) 37

3. Xare, nagusiak
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) 40 / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) 22

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak.

 

 

 










Ir arriba