Udaberri Sariko emakumezkoen gomazko paletako finala jokatuko dute igandean, Alegian

2019/03/07 | Lehiaketa

Intxurre 1 eta Intxurre 2 taldeak izango dira aurrez aurre, 11:00etan

Udaberri Sariko lehendabiziko finala izango da asteburuan: emakumezkoen gomazko paletako jubenilen mailakoena, hain zuzen ere. Intxurre 1 eta Intxurre 2 taldeak izango dira aurrez aurre. Igandean da hitzordua, 11:00etan, Alegiako Elorri pilotalekuan:

 

 

 

Martxoak 10, igandea, 11:00, Alegia- Elorri


1. Gomazko paleta neskak, jubenilak:
INTXURRE 1 (Agirre-Murua-Olano) / INTXURRE 2 (Iturriotz-Karrera)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri-Gomazko paleta neska jubenilak atalean dago eskuragarri espezialitate honetako lehiari dagokion informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba