Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta xareko finalak, larunbatean, Iruran

2019/03/07 | Lehiaketa

11:00etan izango dira ikusgai eskuz binakako kadete eta jubenil mailakoen finalak, Ametsa trinketan; eta 16:00etan nagusien 1. eta 2. mailakoen eta xareko finalaren txanda izango da, leku berean

Gizonezkoen paleta argentinarreko finalen ondoren, eskuz binakako eta xareko lehien txanda izango da asteburu honetan Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko dituzte espezialitate hauetako finalak, Irurako Ametsa trinketan: goizez, 11:00etan hasita, eskuz binakako kadeteen eta jubenilen norgehiagokak izango dira ikusgai; eta arratsaldez, 16:00etatik aurrera, eskuz binakako nagusienak (1. eta 2. maila) eta xareko txapelketarenak.

 

Ondoren zehazten ditugu bi jaialdiak:

 

Martxoak 9, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
MUNDARRO (Lizeaga-Mujika) / BEHAR ZANA 2 (Iraola-Jauregi)

2. Eskuz binaka, jubenilak:
GAZTELEKU (Huitzi-Gomez) / HERNANI (Oiarzabal-Zugasti)

 

Martxoak 9, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
BEHAR ZANA (Lizaso-Urbieta) / EPLE (Taberna-Aranburu)

2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
BEHAR ZANA 1 (Maiz-Gurutzealde) / URNIETA (Loitegi-Esnaola)

3. Xare, nagusiak: 
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz)

 

 

 

Bestetik, asteburu honetan emakumezkoen paleta argentinarreko lehia ere hasiko da.

1. eta 2. mailan ariko dira pilotariak. 4 talde lehiatuko dira 1. mailan: Hernani 1, Hernani 2, Su-Berri 1 eta Su-Berri 2. Eta beste 4 2. mailan: Hernani 1, Hernani 2, Hernani 3 eta Ramuntxo.

Martxoaren 23ko jardunaldira bitarte, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek. Partidak Donostiako Gaska trinketan izango dira ikusgai.

Eta 1. eta 2. postuan sailkatutakoek finala jokatuko dute, apirilaren 6an, printzipioz Gaskan bertan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke txapelkaren inguruko informazio guztia.

 

 

 










Ir arriba