Gipuzkoa Trinketeko txapeldun federazioen arteko GRAVN Txapelketan

2013/05/07 | Lehiaketa

Gipuzkoa txapeldun atera da Trinketeko lehian; Ezker Horman txapeldunorde.

Bukatu berri da 2012-2013ko federazioen arteko GRAVN txapelketa.

Aurten ere Gipuzkoak oso joko ona egin du txapelketa osoan zehar eta azkenean pilotari gipuzkoarrek lortu dute merezitako postua.

Gipuzkoa txapeldun geratu da trinketean eta ezker hormako txapela Nafarroara joan bada ere, gipuzkoarrak izan dira txapeldunorde. Beste behin ere, itxura bikaina eman du Gipuzkoako selekzioak eta egindako lanak bere fruitua eman du.

Nafarroako selekzioa ere oso indartsu eta txukun aritu da; horra hor, Ezker Horman txapela eraman izana. Hala ere, aurten ezin izan du trinketean Gipuzkoa garaitu eta bigarren geratu da sailkapenean.

Ezker Horma nahiz trinketean, Bizkaia hirugarren sailkatu da, laugarren postua Arabarentzat izan da eta sailkapenean Errioxa izan da azken geratu dena.

 

Ondoren zehaztuko ditugu txapelketako sailkapenak:


EZKER HORMA

1. Nafarroa, 92 puntu (16 final jokatu ditu; 7 irabazi eta 9 galdu)
2. Gipuzkoa, 86 puntu (17 final; 7 irabazi eta 10 galdu)
3. Bizkaia, 84 puntu (12 final; 9 irabazi eta 3 galdu)
4. Araba, 52 puntu (3 final; 3ak galdu)
5. Errioxa, 34 puntu (2 final; 2ak irabazi)


TRINKETA

1. Gipuzkoa, 66 puntu (14 final jokatu ditu; 9 irabazi eta 5 galdu)
2. Nafarroa, 62 puntu (12 final; 6 irabazi eta 6 galdu)
3. Bizkaia, 47 puntu (8 final; 2 irabazi eta 6 galdu)
4. Araba, 36 puntu (2 final; 1 irabazi eta 1 galdu)
5. Errioxa, 10 puntu (0 final)

Webgune honetako Selekzioak atalean duzue txapelketa honen inguruko informazio gehiago: ezker horman zein trinketean Gipuzkoa ordezkatu duten pilotarien zerrenda, emaitza guztiak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba