Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak, larunbatean, Zaldibian

2019/01/30 | Lehiaketa

Alebinen eta infantilen txapelketak osorik jokatuko dira egun horretan, 11:00etan hasita: lehenik alebinek sailkatze partidak jokatuko dituzte, eta ondoren finala; gero infantilen sailkatze partidak izango dira ikusgai, eta azkenik haien finala

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak izango dira ikusgai, larunbatean (2019-02-02), Zaldibian.

 

 

 

Zehatzago esateko, alebin eta infantil kategorietako txapelketak osorik jokatuko dira egun horretan. Izan ere, 11:00etan hasita, bi kategorietako sailkatze partidak eta finalak izango dira jokoan. Hauxe da, hain zuzen ere, aurreikusitako egitaraua:

 

  • 11:00: Egunari hasiera, alebinen sailkatze partidekin
  • 12:20: Alebinen finala. Ondoren, sari-banaketa
  • 12:30: Infantilen sailkatze partidak
  • 13:15: Infantilen finala eta sari-banaketa

 

 

 

7 bikote lehiatuko dira alebinetan, honako herrietakoak:
 

  1. Andoain
  2. Antzuola
  3. Donostia
  4. Legorreta
  5. Ordizia 1
  6. Ordizia 2
  7. Zaldibia

 

 

 

Eta infantiletan 4 bikote ariko dira nor baino nor gehiago:
 

  1. Alegia
  2. Antzuola
  3. Bergara
  4. Donostia

 

 

 

Festa politta izango da. Animatu eta azaldu frontoira!

 

 

 










Ir arriba