Ate joka da GRABNI federazioen arteko Txapelketa

2019/02/26 | Lehiaketa

Martxoaren 17ko jardunaldian ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak, eta harekin batera Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 5eko asteburuan izango dira finalak

Ate joka dugu GRABNI, federazioen arteko txapelketa. Martxoaren 17ko jardunaldian ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek.

 

 

 

Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 17ko asteburuan hasi eta apirilaren 14kora bitarte. Bi jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Nafarroa hartuko du; eta bosgarrenean, azkenekoan, Araba. Eta gainontzeko hirurak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengoa, Errioxan; hirugarrena, Bizkaian; eta laugarrena, Iparralden.

Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak; Araba eta Bizkaia izango dira aurten egoitzak. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan izango dira ikusgai, Gipuzkoan eta Iparralden.

Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 17 Araba Bizkaia
Errioxa

GIPUZKOA

Iparralde Nafarroa
2 MARTXOAK 24

 
GIPUZKOA 

Nafarroa
Bizkaia

Errioxa

Araba Iparralde
3 MARTXOAK 31 Bizkaia GIPUZKOA
Araba Nafarroa
Errioxa Iparralde
4 APIRILAK 7 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
5 APIRILAK 14


Bizkaia

Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
6 APIRILAK 28 FINALERDIAK
(Araban eta Bizkaian)
7 MAIATZAK  5 FINALAK
(GIPUZKOAN eta Iparralden)

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... 

 

 

 










Ir arriba