Udaberri Txapelketa ere, jokoan

2019/01/10 | Lehiaketa

Martxoan aurreikusten dira finalak

Asteburu honetan (2019-01-13) hasiko da Udaberri Txapelketa. Espezialitate gehienetako lehiak jarriko dira martxan, hain zuzen ere, eta gainontzekoak hurrengo jardunaldian hasiko dira (2019-01-20).

 

 

 

Laburbilduz, honako jokamoldetan ariko dira pilotariak oraingoz:
 

  • Eskuz binaka: kadetetan (21 talde 1.mailan, 16 2. mailan eta 7 3. mailan), jubeniletan (15 bikote 1. mailan. 8 2. mailan eta 3 3. mailan), eta nagusietan (17 talde 1. mailan, 16 2. mailan eta 4 3. mailan)
  • Gomazko paletaz: emakumezkoetan, jubeniletan (maila bakarra, 3 bikote); eta gizonezkoetan, nagusietan (13 bikote 1. mailan eta 32 2. mailan)
  • Larruzko paletaz: nagusietan (maila bakarra, 5 talde)
  • Pala motzaz
  • Zesta-puntaz

 

 

 

Lehia guztietan, lehenik ligaxka jokatuko dute guztiek. Otsailaren 24ko jardunaldira arte luzatuko da espezialitate batzuetan, eta martxoaren 10era arte beste batzuetan. Ondoren, kanporaketen txanda izango da.

 

 

 

Lehendabiziko finalak martxoaren 10eko jardunaldian izango dira ikusgai; hain zuzen ere, gomazko paleta neska jubenilenak. Martxoaren 17ko asteburuan ere beste hainbat jokatuko dituzte; besteak beste, eskuz binaka kadeteen 2. eta 3. mailakoak, eskuz binaka jubenilen 2. eta 3. mailakoak, eskuz binaka nagusien 2. eta 3. mailakoak, eta larruzko paletakoak. Hurrengo asteburuan, martxoaren 24koan, eskuz binaka kadeteen 1. mailako, eskuz binaka jubenilen 1. mailako eta gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte. Eta martxoaren 31ko asteburuan eskuz binaka nagusien 1. mailako finalaren txanda izango da.

 

 

 

Hain zuzen ere, espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera txokoan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari (hemen ere joango gara datuak eguneratzen, espezialitate gehiagotako parte-hartzeak eta lehiak finkatzen doazen heinean).

 

 

 










Ir arriba