Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, maiatzaren 2an

2013/05/01 | Aurkezpenak

19:00etan hasiko da ekitaldia, Alegiko Route 33 lokalean.

Maiatzaren 2an, osteguna, aurkeztuko da 2012-13ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Ekitaldia Route 33 lokalean (Bazurka poligonoa,1 -Alegia) izango da,19:00etan.

 

Aurkezpenaren ondoren kanporaketen zozketa egingo da, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan.

 

Aurten 22 herrik hartuko dute parte eskuko lehian, 9 palakoan eta 4 zesta-puntakoan. Txapelketa maiatzaren 12ko asteburuan hasiko dela aurreikusten da.

 

Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki daitezke txapelketaren inguruko informazio gehiago eta datu historikoak.

 

 

 










Ir arriba