Hilario-Edorta bikoteak irabazi du Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa

2013/04/25 | Lehiaketa

Aizpe-Beņat bikotearentzat izan da sailkapeneko bigarren postua.

Hilariok eta Edortak irabazi dute Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa. Apirilaren 20an, larunbata, jokatu zen finala Usurbilen.Txapeldunorde Aizpek eta Beñatek osatutako bikotea geratu da. Finalaz gain, 3. eta 4. postuak ere jokatu ziren larunbateko jardunaldian. Sailkapeneko hirugarren postua Iñaki-Patxi bikoteak lortu du eta Edurne-Aingeru bikotea sailkatu da laugarren.

Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

*Apirilak 20, larunbata, 11:00, Usurbil

1. IÑAKI-PATXI  25 / Edurne-Aingeru 18

2. HILARIO-EDORTA 25 / Aizpe –Beñat 12  
 

Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua atalean aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba