Asteburuan martxan jarriko dira hainbat txapelketa

2013/04/16 | Lehiaketa

Udaberri Saria eskuz banaka lau t´erdian, Errendimenduko Udaberri Txapelketa eta Eskuko Taldentudunen Txapelketak hasiko dira.

Asteburu honetan hainbat txapelketeei emango zaie hasiera .Eskola adinean dauden pilotariak, Errendimenduko Udaberri Sarian parte hartuko dute.Txapelketa honetan 2. urteko alebinak eta infantilak arituko dira, eskuz binaka.

 

Talentu diren pilotariak aldiz, Gipuzkoako Eskuko Talentudunen Txapelketan ikusi ahal izango ditugu.Hemen ere 2.urteko alebinek eta infantilek parte hartuko dute,oraingoan eskuz banakako espezialitatean.Maila bakoitzean, hautaketa probetan aukeratutako 12 pilotari arituko dira zehazki. Lehenengo faseko 2.urteko alebinen partiduak Zestoan izango dira eta infantilenak berriz, Aginagan. Finalak ekainean izango dira.

Udaberri Saria Eskuz Banaka 4 t’erdiko Txapelketan jubenil, kadete eta nagusi kategorietako pilotariak arituko dira lehian.Jubenil nahiz kadeteetan bi maila izango dira,1 eta 2; nagusietan berriz, bakarra. Bi fase ospatuko dira: aurrenekoa eskualde mailan eta bigarrena lurralde mailan. Txapelketa honetako lehen partiduak ere ostiralean izango dira eta finalak ekainean jokatuko dira.

Adin guztietako pilotariek izango dute eskuz pilotan aritzeko aukera;badugu zer gozatua beraz, asteburuero Gipuzkoako frontoietan.

 

Txapelketa hauen berri izateko eta jarraipena egin ahal izateko,gure web orriko Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

 

 

 










Ir arriba