Azken egunak Udaberri Sarietan (errendimendu eta federatua) izena emateko

2013/04/04 | Izen-emateak

Apirilaren 9 arte zabalik dago Errendimenduko Udaberri Sarian eta Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian izena emateko epea.

Eskola adinekoak Errendimenduko Udaberri Sarian (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka) eman dezakete izena eta federatuek Udaberri Sarian (eskuz banaka 4 1/2an.)

 

Esan legez, apirilak 9a da izen emateko azken eguna.

 

Ondoren zehaztuko ditugu aipatutako txapelketak:

 

 ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak (2001) eta infantilak (2000-1999).

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a, asteartea.

 

UDABERRI SARIA (Eskuz Banaka 4 ½ barruan)


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka, 4 t´erdian; kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak.

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a,asteartea.

 

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan.

 

 

 










Ir arriba