Federazioen arteko GRAVN Saria, martxan

2013/03/15 | Lehiaketa

Asteburu honetan izango den lehen jardunaldian Gipuzkoako selekzioak Araban jokatuko du.

Larunbatean hasiko da 2013ko federazioen arteko GRAVN Saria. Bost lurraldetako selekzioen artean jokatzen den txapelketa da.

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira txapelketa honetan (hoien espainolezko siglak dira GRAVN), bai ezker horman bai trinketean.

Modalitate guztietan jokatzen da eta hiru kategoerietako pilotariek har dezakete parte: jubenilak, 22 urte azpikoak eta nagusiak.

Aurrena, lehendabiziko faseko ligaxka jokatuko dute federazio guztiek. Bost jardunaldi izanen dira orotara. Gero finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Maiatza aldean izango dira ikusgai azken horiek.

Lehenengo jardunaldian Gipuzkoako taldeak Araban lehiatuko dira; bai ezker horma eta bai trinketean. Hurrengo jardunaldian, gipuzkoarrek etxean jokatuko dute, nafarren aurka, hain zuzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Selekzioak atalera jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba