Ramuntxo elkarteko taldeak garaile Trinketeko Gipuzkoako gomazko paletan

2013/03/07 | Lehiaketa

Ramuntxo 1 taldeak Ramuntxo 3 bikotea hartu zuen mendean, 25-30,1.mailako finalean. 2.mailako lehian,Kurpil Kirolak 1 taldeari irabazi zion Ramuntxo 1ek,11-30.

Ramuntxo 1 taldeak dira,bai nagusi 1. eta 2.mailan,Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletako espezialitatean.Joan den larunbatean (2013-03-02) jokatu ziren, Irungo Ramuntxo Berrin, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak.Irungo Ramuntxo elkarteko taldeak izan ziren txapeldun nagusien bi mailatan. Ramuntxo 1 Ramuntxo 3 taldeari gailendu zitzaion, 11-30eko emaitzarekin. Eta 2. mailako finalean, Ramuntxo 1 taldeak Kurpil Kirolak 1 hartu zuen mendean, 11-30.

 

Ondoren zehazteko dugu jaialdia:

 *Martxoak 2, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:


1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: KURPIK KIROLAK 1 (Ugartemendia-Martinez) 11 / RAMUNTXO 1 (Portilla-Telletxea)30

 

2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: RAMUNTXO 3 (Monserrat-Begiristain) 25 /  RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban) 30

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba