Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran

2013/03/06 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. eta 2. mailako finalak ikusgai izango dira Iruran.

Larunbatean (2013-03-09) jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak.

Zehazki, lau partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabizikoa kadeteen mailako lehia izango da, bigarrena jubenilen mailakoa, eta hirugarren eta laugarren partidetan nagusiek jokatuko dute (2. mailakoek eta 1. mailakoek, hurrenez hurren).

 

Ondoren zehazteko dugu jaialdia:

 

*Martxoak 9, larunbata, 16:0, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak: HERNANI (Cisneros-Rodriguez) / OIARPE 1 (Leonet.J-Leonet.A)


2. Eskuz binaka, jubenilak: URNIETA 1 (Imaz-Ezenarro) / OIARPE 3 (Salaberria-Flores)


3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: HERNANI 1 (Esnal -Oiaga) / MUNDARRO (Salaberria-Gurutzealde)


4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: USURBIL 1 (Huizi-Landa) / MUNDARRO(Irazustabarrena-Barandiaran)

 

Final hauekin batera bukatuko da 2012-2013ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa.Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba