Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak, larunbatean, Irunen

2013/02/28 | Lehiaketa

Nagusien 1. mailan Ramuntxo 3 eta Ramuntxo 1 lehiatuko dira, eta Kurpil Kirolak 1 eta Ramuntxo 1 nagusien 2. mailan.

Larunbatean (2013-03-02) jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. 11:00tan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Kurpil Kirolak 1 eta Ramuntxo 1 taldeek gomazko paletako mutil nagusien 2. mailako finala jokatuko dute.Ondoren, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Ramuntxo 3 eta Ramuntxo 1.

 

Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

 

*Martxoak 2, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:


1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: KURPIK KIROLAK 1 / RAMUNTXO 1

2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: RAMUNTXO 3 /  RAMUNTXO 1

 

Era berean, larunbatean jokatuko dira ere Trinketeko Eskuz Binakako finalerdiak.Iruran jokatuko diren finalerdietako garaileak izanen dira hurrengo asteburuan,2013-03-09an,finala jokatuko dutenak.

 

Hauxe duzue finalerdietako jaialdia:

 

*Martxoak 2, larunbata, 16:10, Irura-Ametsa trinketa:

1.Eskuz binaka, nagusien 2. maila:  GAZTELEKU / HERNANI 1

2.Eskuz binaka, nagusien 2. maila:  MUNDARRO / URNIETA

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 










Ir arriba