Azken txanpan sartu da Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa

2013/02/20 | Lehiaketa

Asteburu honetan jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka eta gomazko paletako hainbat finalerdi.

Jakina denez, modalitate ezberdinetan jokatzen da Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Larruzko paletan eta eskuz banakako lehiak iada jokatu dira, eta orain eskuz binaka eta gomazko paletan ari dira jokatzen.

Eskuz binakako modalitatean kadete,jubenil eta 1 eta 2. nagusien mailan jokatzen ari dira pilotariak. Gomazko paleta nagusien 1 eta 2.mailako lehia ere martxan dago. Biak ala biak bukatzear daude eta asteburu honetan, jokatuko dira zenbait finalerdi han hemenka.

Ondoren zehaztuko ditugu asteburu honetako jaitsiera eta finalerdiak:

*Otsailak 22, ostirala, 19:00, Irun-Ramuntxo berri-Trinketa

1. Gomazko paleta mutil nagusiak 1.maila: RAMUNTXO 2/RAMUNTXO 4 (Jaitsierako partida)

 

*Otsailak 23, larunbata, 09:00, Irun-Ramuntxo berri-Trinketa

1.Gomazko paleta mutil nagusiak 2.maila:KURPIL KIROLAK 1/KURPIL KIROLAK 2

2. Gomazko paleta mutil nagusiak 1.maila: KURPIL KIROLAK 3/RAMUNTXO 5 (Jaitsierako partida)

3. Gomazko paleta mutil nagusiak 1.maila: KURPIL KIROLAK 2/RAMUNTXO 1

4.Gomazko paleta mutil nagusiak 1.maila: KURPIL KIROLAK 1/RAMUNTXO 3

 

 *Otsailak 23, larunbata, 16:00, Irun-Ramuntxo berri-Trinketa

1.Gomazko paleta mutil nagusiak 2.maila:RAMUNTXO 1/RAMUNTXO3

 

Finalak martxoaren 2an eta martxoaren 9an jokatuko dira.Lehen larunbata horretan, gomazko paleta mutil nagusienak (1. eta 2.maila) Irungo Ramuntxo Berri trinketan izanen dira ikusgai eta hurrengo larunbatean,2013-03-09, eskuz binakakoak (kadete,jubenil eta nagusi 1. eta 2.maila) Irurako Ametsa trinketean.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 










Ir arriba