Aurrera doaz 2012-2013ko Udaberri Saria eta Errendimenduko txapelketa (eskuz binaka)

2013/02/11 | Lehiaketa

Hilabete da Udaberri Saria eta Errendimenduko txapelketa hasi zirela.Finalak martxoan izango direla aurreikusten da.

Urtea hasterakin batera,urtarrileko lehen asteburuan eman zitzaien hasiera Udaberri Saria eta Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketari.

Martxa onean doa 2012-2013ko Udaberri Saria .Astebururo jokatzen dira Gipuzkoako herri askotan partiduak; espezialitate eta kategoria ezberdinetan.Guztiak dira lehen fasean.

Ondorengo espezialitate eta kategorietan jokatzen ari da hain zuzen.

- Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila).

- Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra).

- Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila).

- Pala motza: nagusiak (maila bakarra).

- Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).

Bestetik,Errendimeduko eskuz binakako txapelketak ere aurrera darrai.Bigarren fasean sartu dira iada bai 2.urteko alebinak nahiz infantilak.

Errendimenduko eskuz binakako txapelketan ondorengo kategoriak ari dira parte hartzen:

2. urteko alebinak ( 2001 urtean jaiotakoak).

- Infantilak (2000 urtean eta 1999 urtean jaiotakoak).

Udaberri Sariaren antzera,hau ere martxoa aldera amaituko da.Bitartean badugu zer ikusi eta zer gozatu.

Txapelketen jarraipena egin ahal izateko, web gune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba