Asteburu honetan hasiko dira Errendimendu txapelketa (eskuz binaka) ,Udaberri Saria eta Euskal Liga

2013/01/11 | Lehiaketa

2013 urtea hastearekin batera hainbat txapelketa jarriko dira martxan: Udaberri Saria, Gipuzkoa Errendimendua eskuz binaka eta Euskal Liga, hain zuzen.

Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa asteburu honetan hasi eta martxoan bukatuko dela aurreikusten da.

Eskuz banaka errendimenduko txapelketan bezalaxe, errendimenduko eskuz binakako txapelketan ere ondorengo kategoriek parte hartuko dute.

2. urteko alebinak ( 2001 urtean jaiotakoak).

- Infantilak (2000 urtean eta 1999 urtean jaiotakoak).

 

2012-2013ko Udaberri Saria txapelketako lehen partiduak ere, asteburu honetan izanen dira. Ondorengo espezialitatetan jokatuko da aipatutako txapelketa :

- Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila).

- Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra).

- Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila).

- Pala motza: nagusiak (maila bakarra).

- Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).

Errendimenduko txapelketaren antzera, martxo bukaeran amaituko da hau ere.

 

Euskal Ligak ere asteburu honetan izanen du hasiera.Jokamolde guztietan jokatzen den (ezker horma) txapelketa honetan,Gipuzkoa,Bizkaia, Araba eta Nafarroako talderik onenek hartuko dute parte.

 

Pilota munduak 2013 urtea indartsu hasten du beraz.

 

 

 










Ir arriba