Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (eskuz banaka). Txapeldunak

2013/01/10 | Lehiaketa

2012ko abenduaren azken asteburuan bukatu zen eskuz banakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa (2. urteko alebinak eta 1. eta 2. urteko infantilak). Errendimenduan Hasteko Ibilbidean eskuz jokatzen direnetatik lehendabizikoa da lehia hau.

Asteburu honetan bertan hasiko da, eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa eta ondoren etorriko da eskuz binakako Udaberriko Errendimenduko Txapelketa (apirila-maiatza). Ez da ahaztu behar, era berean, eskuz banakako Talentudunen Txapelketa (apirila-maiatza) ere jokatzen dela.

 

Ondoren zehazten ditugu Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketako (eskuz banaka) Gipuzkoako zein eskualdeetako finaletako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 
GIPUZKOAKO FINALAK

 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: BERGARA 1 (Etxaniz) 2 – ZUMAIA 1 (Larrañaga) 1

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: AZKOITIA 1 (Oteiza) 1 – ILUNPE 1 (Iriarte) 2

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: ILUNPE (Alberdi) 2– EUSKAL GIROA (Miguez) 0

 

EKIALDEKO FINALAK

 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: GAZTELEKU 4 (Mugika) 1 – ALDE ZAHARRA 1 (Argote) 2

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ALDE ZAHARRA 2 (Olarra) 1 – GAZTELEKU 3 (Elizegi) 2

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: OIARPE 2 (Etxabe) 0 – AÑORGA 1 (Exposito) 2

 

MENDEBALDEKO FINALAK

 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ATXURBIDE 2 (Ormazabal) 0 – LAPKE 4 (Pajares) 2

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: LAPKE 3 (Baztarrika) 2– LAPKE 2 (Gelbenzu) 0

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: TXAPAGAIN 1 (Zubeldia) 1 - INTXURRE 5 (Oiarbide) 2

 

 Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak... Argazki galeriak atalean, bestalde, hainbat irudi daude ikusgai. 

 

 

 










Ir arriba