Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, larunbatean, Atano IIIan

2012/12/28 | Lehiaketa

Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren gomazko paleta neska jubenilen finala ere izango da ikusgai, jaialdi berean

Larunbatean, abenduaren 29an, jokatuko dira, Donostian, Atano IIIan hain zuzen, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak. Jaialdi berean, eta Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren baitan, gomazko paleta neska jubenilen finala ere izango da ikusgai. 18:00etan hasiko da hitzordua, ondoren zehazten den moduan:


*Abenduak 29, larunbata, 18:00, Donostia –Atano III
 

 1. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): PAGOLA -Maider MENDIZABAL / GOIKOETXEA - AROZENA

2. Gomazko paleta neskak, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): INTXURRE – SU-BERRI 1

3. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): ETXEGIA-PEREZ/TIJERO-ERRASTI

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketa jarraitu ahalko duzue. Emakumea Pilotari atala ere bisitatu dezakezue; jardunaldien kronika eta emaitzak azaltzen dira bertan.

Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari-n informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba