Emakume Pilotari Txapelketako finalerdiak izango dira larunbatean

2012/12/22 | Lehiaketa

Larunbat honetan, abenduaren 22an, jokatuko dira finalerdiak Tolosako Beotibarren.

Beotibarren izango den jaialdian hiru finalerdi ikusteko aukera izango da.

Jaialdiko lehenengo finalerdia,Jubenilen Elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketakoa izango da.Su- Berri 2 eta Su- Berri 1 taldeak izango dira aurrez aurre. Garaile ateratzen den taldea finalean Intxurreko taldearen aurka lehiatuko da.

Hurrengo bi finalerdiak, nagusi kategorian jokatzen den Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketakoak izango dira.

 2. mailako finalerdian Tijero-Errasti bikote beteranoa Arruti-Beldarrain gazteen aurka arituko dira. Finala Etxegia- Perez bikotearen aurka jokatuko dute irabazleek.

Azkenik,1.mailako finalerdian Arozena-Goikoetxea eta Garmendia -Arrieta ariko dira norgehiagokan. Finalerdietan txapeldun ateratzen den bikoteak Mendizabal- Pagola bikotearekin izango du lehia finalean; azken hauek finalerako txartel zuzena lortu baitzuten.

Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

*Abenduak  22, larunbata, 17:00, Beotibar,Tolosa

1. Gomazko paleta neska jubenilak: Su- Berri 1 – Su-Berri 2

2.Gomazko paleta neskak,2.maila nagusiak: Tijero/Errasti – Arruti/Beldarrain

3.Gomazko paleta neskak,1.maila nagusiak:Goikoetxea/Arozena – Garmendia/Arrieta

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketa jarraitu ahalko duzue. Emakumea Pilotari atala ere bisitatu dezakezue; jardunaldien kronika eta emaitzak azaltzen dira bertan.

Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba