Gipuzkoako Elkarteen arteko Txapelketako finalak asteburuan

2012/12/19 | Lehiaketa

Donostian,Tolosan,Zestoan eta Altzan izango dira jaialdiak.

Asteburu honetan jokatuko dira, han-hemenka, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako hainbat final. Zehazki, lau jaialdi izango dira ikusgai: larunbatean, Donostiako Baldan,Tolosako Beotibarren eta Zestoan.Igandean berriz, Altzan.

 

Ondoren zehaztuko ditugu jaialdi guztiak:

 

*Abenduak  22, larunbata, 10:00, Karmelo Balda,Donostia

1. Zesta-punta kadeteak: DANOK BAT – ZUMAIA 1

2. Zesta-punta jubenilak: ZUMAIA –DANOK BAT

3. Zesta-punta nagusiak: DANOK BAT - GAZTELEKU 3

 

*Abenduak 22, larunbata, 10:30, Beotibar,Tolosa

1. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila: LAPKE 2 - GAZTELEKU

2. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila: AURRERA SAIAZ 1 – AURRERA SAIAZ  2

3. Eskuz binaka jubenilak, 1.maila: AURRERA SAIAZ 3 – ZAZPI ITTURRI

 

*Abenduak 22, larunbata, 16:00, Zestoan

1. Eskuz binaka jubenilak, 3. maila: EIBAR - LAPKE

2. Eskuz banaka kadeteak: ARRASATE 1 – AURRERA SAIAZ

3. Eskuz banaka jubenilak: AURRERA SAIAZ 1 –ZAZPI ITTURRI

 

*Abenduak 23, igandea, 10:00, Karmelo Balda,Donostia

1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 3. maila: ALTZATARRA  2 – USURBIL 2

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba