Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari Txapelketako 5.jardunaldia izango da Zarautzen

2012/12/14 | Lehiaketa

Ligaxkako azken jardunaldia izango da larunbatean, Zarautzeko Aritzbatalden.

Ezker Hormako Emakumea Pilotariko txapelketa azken txanpan sartzear da larunbat honetan. Zarautzen jokatuko den jardunaldi honek badu bere garrantzia;finalerdirako tokia lortu ahalko baitute sailkapenean bigarren eta hirugarren postuetan geratu diren bikoteak.

Dagoeneko lortu dute finalerako txartela sailkapenean lehenengo geratu diren bikoteak.

1.mailari dagokionean,  Eli Pagola eta Maider Mendizabal bikoteak eskuratu du finalerako txartela; jardunaldi honetan edozer gertatuta ere, sailkapeneko lehenengo postua beraiena izango baita.

2. mailan berriz, Mirari Etxegia eta Eneritz Perez dira finalerako sailkatu direnak, orain arteko partida guztiak irabazi dituztelako.

 

Ondoren , hurrengo jardunaldiak zehazten dira:

 

5.jardunaldia,abenduak 15: Zarautz.

Finalerdiak,abenduak 22: Tolosa (Beotibar).

Finala,abenduak 29: Atano III,Donostia (zehazteke dago).

 

Jardunaldia 15:30tan hasiko da eta 1. eta 2. mailako hiruna partidu jokatuko dira.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketa jarraitu ahalko duzue. Emakumea Pilotari atala ere bisitatu dezakezue; jardunaldien kronika eta emaitzak azaltzen dira bertan.

Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba