Gipuzkoako Txapelketako erremonteko finalak izango dira ostiralean

2012/12/12 | Lehiaketa

Hernaniko Galarretan jokatuko dira 1. eta 2.mailako erremonteko finalak.

Ostiral honetan (2012-12-14) jokatuko dira, Hernaniko Galarreta frontoian, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketako erremonteko finalak.Jardunaldia 18:00tan hasiko da. Zumaia eta Ilunpe taldeak izango dira aurrez aurre, 1.mailako finalean; Urnieta eta Behar Zana ordea, 2.mailakoan.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:
 

*Abenduak 14, ostirala, 18:00, Hernani-Galarreta

1. Erremontea, nagusiak 2.maila:URNIETA-BEHAR ZANA

2.Erremontea,nagusiak 1.maila:ILUNPE-ZUMAIA

2.mailako finala jokatuko duten taldeak,Urnieta-Behar Zana, fin aritu dira ligaxka osoan zehar eta maila orekatua erakutsi dute.Biak aurrez arre jarri ziren lehen partiduan Urnieta atera zen garaile, eta bueltakoan berriz, Behar Zana. Ez dago faborito gabirik;ostiralean jakingo dugu txapela nork jantziko duen.

Ilunpe nabarmendu da 1.mailakoen ligaxkan,partidu guztiak irabazi baititu;bakarrean ere ez du huts egin.Hala ere,ez dago ezer erabakita eta Ilunpe-Zumaia taldeek indarrak neurtu beharko dituzte finalean.

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba