Real Sociedad eta Altzatarra, Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

2012/12/11 | Lehiaketa

1. maila nahiz 2. mailako finaletan Loiolatarrako bikoteak geratu ziren txapeldunorde.

Real Sociedad (Antxordoki anaiak) eta Altzatarra (Txoperena-Gastesi) dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletan.

Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, nagusien 1. mailako txapelak jantzi zituen Real Sociedadeko bikoteak. Markagailua Real Sociedadekoen alde 1-2 zegoenean, lesio gogor baten erruz Loiolatarrako bikoteak (Peluaga-Huegun) erretiratu  behar izan zuen; partidua bertan behera geratuz. Real Sociedadeko bikotea txapeldun atera zen, beraz.

2. mailako txapelak Altzatarrako bikotearentzat izan dira; Loiolatarra taldea (Ubeda-Crespo) hartu zuten mendean finalean, 25-17ko emaitzarekin.

 Jarraian zehazten dugu jaialdia eta emaitzak:

 

*Azaroak 30, ostirala, 20:00, Altza-Donostia

1.Gomazko paleta, mutil nagusien 2. maila: LOIOLATARRA ( Ubeda-Crespo) 17 – ALTZATARRA (Txoperena-Gastesi) 25

2.Gomazko paleta, mutil nagusien 1.maila: LOIOLATARRA (Peluaga-Huegun) 1– REAL SOCIEDAD (Mikel Antxordoki-Guillermo Antxordoki)25

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki galeriak atalean, gainera, finaletako irudiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba