Eskuz banaka eta eskuz binakako Gipuzkoako txapeldunak

2012/12/10 | Lehiaketa

Eskuz banaka nagusien mailako finala irabazi du Aurrera Saiaz 2k; eta eskuz binakako nagusien lehian Aurrera Saiaz 2, Azkoitia eta Oiarpek,ohorezko mailakoa, 1. eta 2. mailakoa ,hurrenez hurren.

Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, dagoeneko banatu dira eskuko nagusien mailako saririk garrantzitsuenak.

Eskuz banaka nagusien mailan, lehenik, Aurrera Saiaz 2 (Artola) da txapeldun berria; Real Sociedadi (Jauregi) irabazi zion finalean,22- 1eko emaitzarekin.

Eskuz binaka nagusietan, bestalde, Aurrera Saiaz 2 taldeak (Urbieta-Telletxea) irabazi du ohorezko mailako txapelketa; 22-16 gailendu zitzaion finalean Zazpi Itturriko bikoteari (Olaetxea-Tolosa).

1.mailako lehia Azkoitiak (Iparragirre-Juaristi) irabazi du, Eibarreko bikotea(Unamunzaga-Bengoetxea) mendean hartuta, 10-22.

Azkenik, 2. mailan, Oiarpek (Irastorza-Martinez) lortu du txapeldun izatea, finalean Tartaloetxe (Azketa-Atxa) garaituta, 22-18ko emaitzarekin.

 

Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

 

*Azaroak 23, ostirala, 20:30, Tolosa-Beotibar

1. Eskuz banaka,nagusiak: AURRERA SAIAZ 2 (Artola)  22  /  REAL SOCIEDAD (Jauregi)  1

2. Eskuz binaka, nagusien Ohorezko maila: ZAZPI ITTURRI (Olaetxea-Tolosa) 16  /  AURRERA SAIAZ 2 (Urbieta-Telletxea)  22

 

*Azaroak 24, larunbata, 17:30, Hernani

1. Eskuz binaka, nagusien 2.maila:TARTALOETXE (Azketa-Atxa)  18 /  OIARPE (Irastorza-Martinez)  22

2. Eskuz binaka, nagusien 1.maila: EIBAR (Unamunzaga-Bengoetxea)  10  /  AZKOITIA (Iparragirre-Juaristi)  22

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.Argazki Galerian, finaletako argazki sorta polita ikus dezakezue.

 

 

 










Ir arriba