Real Sociedad 1 eta Behar Zanak jokatuko dute Trinketeko Udazkena Sariko finala

2012/11/29 | Lehiaketa

Real Sociedad 1 zuzenean sailkatu da finalera, eta Behar Zanak Usurbil taldeari finalerdian irabazita.

 

Larunbata honetan (2012-12-01) jokatuko da, Donostiako Gaska trinketean, Trinketeko Udazkena Sariko finala. Eskuz binaka nagusien mailako lehia da. Real Sociedad 1 eta Behar Zana izango dira aurrez aurre.

 

Real Sociedad 1-ek finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, sailkapeneko ligaxka lehendabiziko postuan bukatu zuelako. Bigarren eta hirugarren sailkatuek,Usurbilek eta Behar Zanak aldiz, finalerdietan neurtu behar izan zituzten indarrak finalerako beste txartela eskuratu ahal izateko. Behar Zanak egin zuen azkenean aurrera, 40-25 irabazita.

 

Ondoren zehazten dugu finaleko jaialdia:


*Abenduak 1, larunbata, 17:45, Donostia-Gaska

1. Eskuz binaka, nagusiak: REAL SOCIEDAD 1- BEHAR ZANA

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba