Eskuz banaka eta eskuz binakako Gipuzkoako Elkarteen Arteko finalak

2012/11/23 | Lehiaketa

Eskuz banaka nagusien eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailako finalak, Tolosako Beotibarren izango dira ikusgai; eta eskuz binaka nagusien 1. eta 2.mailako finalak,Hernanin.

 

 

2012-13ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa azken txanpan sartu da. Asteburu honetan hainbat finalerdi eta final izango dira han hemenka.

Ostiralean,2012-11-23, Tolosan jokatuko dira finalak eta larunbatean,2012-11-24,berriz Hernanin.Lehenengo jardunaldian, eskuz banaka nagusien finala eta eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako finalak izanen ditugu.Bigarrenean berriz, eskuz binaka nagusien 2 eta 1. mailakoen finalak jokatuko dira, hurrenez hurren.

 

Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

 

*Azaroak 23, ostirala, 20:30, Beotibar-Tolosa
 

1.Eskuz banaka ,nagusiak:AURRERA SAIAZ 2 – REAL SOCIEDAD

2.Eskuz binaka nagusien Ohorezko maila: ZAZPI ITTURRI – AURRERA SAIAZ 2

  

*Azaroak 24, larunbata, 17:30, Hernani


 1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: TARTALOETXE - OIARPE

2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: EIBAR - AZKOITIA

 

Partida hauen berri duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Espezialitate hauen guztien lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba