Aurrera doa Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari Txapelketa

2012/11/23 | Lehiaketa

Asteburu honetan, azaroaren 24an, Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da 3.jardunaldia.

Aurrera doa Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketa eta dagoeneko asteburu honetan 3.jardunaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Ordizian hasi eta Azkoitiko pilotalekua ere txapelketaren lekuko izan ondoren, Urretxun izango da hurrengo jardunaldia.

Jardunaldi bakoitzean 6 partidu jokatzen dira; 1. mailako 3 partidu eta 2. mailako beste hiru, maila ezberdinetako partiduak tartekatuz.Giro ona nagusitzen da pilotalekuetan eta pilotariak maila ona erakusten ari dira.

Ondoren , hurrengo jardunaldiak zehazten dira:

    3. jardunaldia,azaroak 24: Urretxu

    4. jardunaldia,abenduak 1: Lezo

    5. jardunaldia,abenduak 15: Zarautz

    Finalerdiak,abenduak 22: Tolosa ( Beotibar)

    Finalak,abenduak 29: Hernani

Esan bezala,finalerdiak Tolosako Beotibar pilotalekuan  izango dira ikusgai,  abenduaren 22an. Eta Hernanin jokatuko dira finalak, abenduaren 29an.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue; Argazki galerian, txapelketako argazkiak daude ikusgai. EmP atala ere bisitatu dezakezue; jardunaldien kronika eta emaitzak azaltzen dira bertan.Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba