Udaberrira atzeratu da Enrique Abril Errebote Txapelketako finala

2012/11/22 | Lehiaketa

Eguraldi txarra izan da oztopo nagusi eta XLIX. Enrique Abril Errebote finala atzeratu behar izan da.

 

Urriaren  14ean jarri zen Enrique Abrileko finala jokatzeko eguna. Zubietan elkartu ziren pilotari eta pilotazaleak hitzordurako.Finala jokatzen hasi bazen ere,euri zaparradek bertan behara uztera derrigortu zuten.

Hurrengo igandera, urriaren 28ra, atzeratu zen baina orduan ere, eguraldi txarrak finala jokatzea eragotzi zuen.

Urte garai honetan eguraldiaren ziurgabetasuna kontuan hartuta, finala behin-behinean bertan behera uztea erabaki da.

Honenbestez, udaberrian jokatuko da Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Kapito Harri II (Uztaritze) taldeen arteko finala.   

Data gerturatzear dela emanen zaizue, finalaren inguruko infomazio osatuagoa.

Bitartean,webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke Enrique Abril Errebote Txapelketak utzitakoak. Argazki galeriak atalean, gainera, hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba