Pala motzeko eta larruzko paletako (22 urtez azpikoak) Gipuzkoako txapeldun berriak

2012/11/14 | Lehiaketa

Real Sociedad 1, Usurbil 1 eta Altzatarra 1 taldeek irabazi dituzte, hurrenez hurren, pala motzeko 1., 2. eta 3. mailako finalak; Oiangu izan da garaile larruzko paletako 22 urtez azpikoetan

 

Joan den igandean (2012-11-11) jokatu ziren, Errenteriako Fanderian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako (22 urtez azpikoak) eta pala motzeko (1., 2. eta 3. maila)finalak. Oiangu(larruzko paletako 22 urtez azpikoak), Real Sociedad 1(pala motza 1. maila), Usurbil 1(pala motza 2. maila) eta Altzatarra 1(pala motza 3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

*Azaroak 11, igandea, 09:30, Errenteria- Fanderia
 

1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak:
OIANGU (Ibarguren-Ibarguren)  35  /  ALTZATARRA (Zubeldia-Astrain) 15

2. Pala motza, 3. maila:
ALTZATARRA 2(Brosa-Rodriguez)  34  /  ALTZATARRA 1(Amiano-Amantegi) 40

3. Pala motza, 2. maila:
USURBIL1 (Arruti-Iradi)  40  /  TXOST  (Argote-Aizpuru) 26

4. Pala motza, 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Arozena-Acanda)  40  / REAL SOCIEDAD 3(Navarro-Zabala) 39

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba