Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari Txapelketa hasiko da

2012/11/08 | Lehiaketa

Asteburu honetan, azaroaren 10ean, Ordizian hasiko da Emakumea Pilotari Txapelketa.

 

2012-2013 denboraldiko Emakumea Pilotariko lehenengo txapelketa  asteburu honetan hasi eta abendura arte luzatuko da.Finala abenduaren 29an jokatzekoa da Hernanin.

Bi mailatan jokatuko da txapelketa eta 6 bikote ariko dira , 12 guztira, maila bakoitzean  lehian. Guztira Gipuzkoako 5 elkarte ezberdinetako 31 pilotarik eman dute izena txapelketa honetan. Elkarteak hauek dira: Hernani, Real Sociedad, Su-Berri, Orio eta Zarautz.

Ondoren zehazten ditugu maila bakoitzeko bikoteak:

1go maila:

1- Nati EVARISTTI - Edurne ARGAIN

 2- Miren GOIKOETXEA - Nagore AROZENA

 3- Ainhoa GARMENDIA - Ariane ARRIETA

 4- Eli PAGOLA - Maider MENDIZABAL

 5- Amaia IRAZUSTABARRENA - Maider SEMPER

 6- Goiatz MANZISIDOR - Maddi MENDIZABAL

2.maila:

1- Mirari ETXEGIA - Eneritz PEREZ

 2- Maite REDONDO - Aiora LABAKA

 3- Garbiñe TIJERO - Dolo ERRASTI

 4- Garazi JAUREGI - Esti ARRIOLA

 5- Maria ARRUTI - Naroa BELDARRAIN

 6- Arrate INDO - Leire LUKAS

 

Jardunaldi bakoitza Gipuzkoako herri ezberdinetan egingo da. Zehazki, hauexek izango dira egoitzak:

    1. jardunaldia, azaroak 10: Ordizia

    2. jardunaldia,azaroak 17: Azkoitia

    3. jardunaldia,azaroak 24: Urretxu

    4. jardunaldia,abenduak 1: Lezo

    5. jardunaldia,abenduak 15: Zarautz

    Finalerdiak,abenduak 22: Tolosa ( Beotibar)

    Finalak,abenduak 29: Hernani

 

Lehiaketa sistemari dagokionean, bai 1. mailan bai 2. mailan denek denen aurkako ligaxka jokatuko dute lehendabiziko fasean, abenduaren 15ra bitarte. Multzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek finalerako zuzeneko txartela lortuko dute. Eta bigarren eta hirugarren sailkatutakoek finalerdiei egin beharko diete aurre.

Esan bezala,finalerdiak Tolosako Beotibar pilotalekuan  izango dira ikusgai,  abenduaren 22an. Eta Hernanin jokatuko dira finalak, abenduaren 29an.

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue. Facebooken Emakumea Pilotari orrian ere, www.facebook.com/emakumea.pilotari informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba