Su Berri 1 eta Zarautz 2 izan dira Emakumeen gomazko paletako Gipuzkoako txapeldunak

2012/11/05 | Lehiaketa

Joan den larunbatean,2012-10-27, Zarautzen jokatutako finaletako garaileak izan ziren Su-Berri1 eta Zarautz 2 taldeak. Su-Berri 2 eta Orio hartu zituzten mendean, hurrenez hurren.

Jaialdiko lehen norgehiagokan,2. mailako finalean, Zarautz 2-k irabazi zion Orio taldeari, 30- 22 emaitzarekin. Eta bigarren partidan, Anoetako 1go mailako bi taldeen arteko norgehiagokan, Su-Berri 1 izan zen garaile, Su- Berri 2 taldea 30-27 mendean hartuta.

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Urriak 27, larunbata, 17:30, Zarautz-Aritzbatalde

1.Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: Orio (Indo-Beldarrain) 22- Zarautz 2 (Paredes-Echave)30

 

2.Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: Su-Berri 1 (Mendizabal- Evaristi) 30- Su- Berri 2 ( Garmendia-Arozena).

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. 

 

Xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, www.blogak.com/emakumeapilotari orrian irakurri ahal izango dituzue. Txapelketaren jarraipena bertatik egin da.

 

 

 










Ir arriba