Enrique Abrileko finala hurrengo igandera atzeratu dute

2012/10/20 | Lehiaketa

Euria dela eta, atzeratu egin dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finala eta hurrengo igandean, urriaren 28an,goizeko 11etan Zubietan jokatuko dela aurreikusten dute.

Zubietako plazan jende andana bildu zen urriaren 14an, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Kapito Harri II (Uztaritze) taldeen arteko finala ikusi eta gozatzeko. Baina bi talde lapurtarren arteko lehia hasi eta gutxira, euriak finala bertan behera uztera derrigortu zuen, Luzaz Gazte 10-5 irabazten ari zelarik.

 

Finalerdiak Oiartzunen eta Billabonan jokatu ziren, urriaren 6an eta 7an. Luzaz Gaztek 13-2 hartu zuen mendean Txost taldea, Oiartzunen. Villabonan jokatutakoan berriz, norgehiagoka estuagoa izan zen, 13-10 irabazi baitzion Kapito Harri II-k Zubietari.

 

Azkeneko denboralditan bezala, Kutxak babestu du XLIX. Enrique Abril Errebote Txapelketa.

 

 

 










Ir arriba