Abian da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketa

2012/09/18 | Lehiaketa

Irailaren 2ko asteburuan hasi zen palako espezialitatean Ezker Hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa; asteburu honetan, gainontzeko espezialitate guztiak hasiko dira.

2012-2013 denboraldia Enrique Abril Errebote txapelketarekin hasi zen abuztu bukaeran eta hurrengo jardunaldian bertan , 2012-09-02an gehitu zitzaion Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa.

 

Txapelketa ofizialik parte hartzaileena da Gipuzkoako elkarteen artekoa, espezialitate guztietan jokatzen dena; kadete,gazte eta nagusi mailan.

 

Palako espezialitatea izan da , beste behin ere, guztietan goiztiarrena . Gainontzeko espezialitateak hilaren 16 eta 23ko jardunaldietan gehitu zaizkio.

 

Asteburu honetan  beraz,bada zer ikusia eta gozatua Gipuzkoako  frotoietan;partidu ugari jokatuko baitira espezialitate anitzetan.

 

Besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan egin daiteke Ezker Hormako elkarteen arteko txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba