Hemen da 2012-2013 denboraldia

2012/09/12 | Lehiaketa

Udako atsedenaldiaren ondoren, Enrique Abril Errebote Txapelketak eman dio hasiera txapelketa ofizialen denboraldi berriari.

2012-08-26an  jarri zen martxan Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria. Erreboteko espezialitatean jokatzen da, nagusien kategorian.

Edizio honetan Euskal Herriko sei taldek hartuko dute parte. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta gainontzekoak Lapurdikoak: Kapito Harri I (Uztaritze), Kapito Harri II (Uztaritze), eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune).

Talde hauek multzo berean ariko dira, eta txapelketa bi fasetan banatuko da.

Lehendabizikoan itzuli bateko ligaxka jokatuko dute taldeek, abuztuaren 26an hasi eta irailaren 30a bitarte iraungo duena.

Lehenengo fasea pasata, azken fasean jokatuko dira finalerdiak eta finala.

Finalerdiak horrela izango dira; ligaxkan lehen postuan sailkatutako taldeak  laugarren postuan geratutako taldearen aurka jokatuko du eta bigarren eta hirugarren postukoek elkarren aurka jokatuko dute. Urriaren 7an izango dira aipatutako finalerdi hauek. Finala, azkenik, urriaren 14an jokatuko da, Zubietan.

Villabonako, Oiartzungo eta Zubietako plazek hartuko dituzte, aurten ere, txapelketa honetako partidak.

Azkeneko denboralditan bezala, Kutxak babestuko du  XLIX.Enrique Abril Errebote Txapelketa.

Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke lehiaketa sistema eta egutegia, eta baita emaitzak eta karteldegia ere, astero-astero. Galeria atalean ere hainbat argazki daude ikusgai.

 

Enrique Abril

 

 










Ir arriba