Hernanik irabazi du Herriarteko Eskuko Txapelketa

2012/07/10 | Lehiaketa

2-1 gailendu zitzaion, final polit batean, Berrobiri; giro bikaina bizi izan zen Atanon

Hernanik irabazi du 2011-12ko Herriarteko Eskuko Txapelketa-Kutxa Saria. 2-1 gailendu zitzaion Berrobiri, joan den igandean (2012-07-08) Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:



*Uztailak 8, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI 2 / BERROBI 1

Kadeteak: Loiarte-Noble 2 / Zubiria-Erauskin 22
Jubenilak: Urkizu-Murgiondo 22 / Alberdi-Elustondo 19
Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi 22 / Irazusta-Altuna 14

 

 

Hala, Hernanik bere bosgarren txapela lortu du txapelketa honetan: 2000. urtean jantzi zuen lehendabizikoa, eta gero etorri ziren 2002koa, 2005ekoa, iazkoa eta, azkenik, 2012koa. Gainera, 6 aldiz izan da txapeldunorde: 1973an, 1999an, 2003an, 2004an, 2009an eta 2010ean. 40 aldiz hartu du parte Herriartekoan.

Berrobik, bestalde, 9 aldiz hartu du parte txapelketa sortu zenetik, baina 2012ko ediziora arte ez zen sekula finalean izan. Lehendabiziko txapela janzteko aukerak ihes egin dio azkenean, baina harro egoteko moduko parte-hartzea izan du Tolosaldeko herriak.

  

 

Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. Eta hainbat irudi ikusgai daude Argazki galeriak atalean.

 

 

 










Ir arriba