Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, larunbatean, Gaskan

2012/06/29 | Lehiaketa

Redondo-Arrieta eta Etxegia-Garmendia bikoteak izango dira aurrez aurre lehenik, 2. mailako lehian; ondoren, Goikoetxea-Evaristti eta Etxabe-Manzisidor bikoek neurtuko dituzte indarrak, 1. mailako finalan. 10:00etan hasiko da jaialdia

Larunbat honetan (2012-06-30) jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean, Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: 2. mailako lehia jokatuko da lehenik, eta 1. mailako finala ondoren. Hona hemen jaialdia:

 
 

*Ekainak 30, larunbata, 10:00, Donostia-Gaska trinketa

1. 2. maila: Redondo-Arrieta / Etxegia-Garmendia
2. 1. maila: Goikoetxea-Evaristti / Etxabe-Manzisidor

 
 

Txapelketa honekin esango diote agur 2011-12 denboraldi ofizialari emakumezko pilotari federatuek.



Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera ataletara jo daiteke.

 

 

 










Ir arriba