Donostiak eta Olaberriak jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketako finala, larunbatean, Deban

2012/06/28 | Lehiaketa

11:00etan hasiko da jaialdia

Larunbat honetan (2012-06-30) jokatuko da Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 11:00etan, Debako Aldats pilotalekuan. Donostia eta Olaberria izango dira aurrez aurre. Donostia Andoaini gailendu zitzaion finalerdietan (3-1 irabazi zion; 145 tanto egin zituen Donostiak eta 122 Andoainek). Eta Olaberriak Deba utzi zuen kanpoan (3-1 irabazi zion; 145 tanto egin zituen Olaberriak eta 118 Debak). Ondoren zehazten dugu finalaren jaialdia:


*Ekainak 30, larunbata, 11:00, Deba-Aldats: DONOSTIA / OLABERRIA
          Larruzko paleta: Arozena-Sarasola/ Arrieta-Olaran
          Pala motza: Navarro-Unanue / Berasategi-Garrido 

 
 

Donostiak 5 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan, 1997an, 1998an, 2002n, 2006an eta azkena 2008an. Olaberriak, bestalde, 4 txapel ditu palmaresean, 2003an, 2004an, 2005ean eta azkena 2007an. Ikusiko da, beraz, kopurua berdintzen den ala ez.  

 

 

Bestetik, eskuko lehian, finalistak jakingo dira asteburu honetan, finalerdien itzulikoak jokatuko baitira: Donostia / Hernani eta Bidegoian / Berrobi

  

Gogoratu behar dugu aurten 18 herrik hartu duela parte eskuko lehian10 palakoan, eta 4 zesta-puntakoan.

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

ESKUA (45. edizioa)
 

- Kanporaketak (joan-etorria)

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan

- Parte-hartzaileak, 18: ALEGIA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, URRETXU, ZALDIBIA, ZESTOA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: AMEZKETA / ARRASATE; URRETXU / ALEGIA

Final-zortzirenak, maiatzak 27+ ekainak 3: AMEZKETA edo ARRASATE / HERNANI; ERRENTERIA / ELGOIBAR; ZESTOA / BERGARA; LASARTE-ORIA / DONOSTIA; ANDOAIN / ZALDIBIA; BEROBI / OIARTZUN; AZPEITIA / AZKOITIA; URRETXU edo ALEGIA / BIDEGOIAN

Final-laurdenak, ekainak 10 + ekainak 17

Finalerdiak, ekainak 24 + uztailak 1

Finala, uztailak 8, Donostiako Atano III.a, 10:30

  

PALA (22. edizioa)
 

- Kanporaketak (joan-etorria)

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan

- Parte-hartzaileak, 10: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, LAZKAO, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA, USURBIL

- Egutegia:

Final-zortzirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: USURBIL / LAZKAO; ORDIZIA / DEBA

Final-laurdenak, maiatzak 27 + ekainak 3: USURBIL edo LAZKAO / DONOSTIA; ANDOAIN / OIARTZUN; OLABERRIA / ERRENTERIA; ORDIZIA edo DEBA / URNIETA

Finalerdiak, ekainak 10+ ekainak 17

Finala, ekainak 30

 

ZESTA-PUNTA (15. edizioa)


- Ligaxka (joan-etorria)

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako 1. jardunaldia, maiatzak 13: MUTRIKU / TOLOSA; ZUMAIA / DONOSTIA

Ligaxkako 2. jardunaldia, maiatzak 20: ZUMAIA / TOLOSA; DONOSTIA / MUTRIKU

Ligaxkako 3. jardunaldia, maiatzak 27: TOLOSA / DONOSTIA; MUTRIKU / ZUMAIA

Ligaxkako 4. jardunaldia, ekainak 3: TOLOSA / MUTRIKU; DONOSTIA / ZUMAIA

Ligaxkako 5. jardunaldia, ekainak 10: TOLOSA / ZUMAIA; MUTRIKU / DONOSTIA

Ligaxkako 6. jardunaldia, ekainak 17: DONOSTIA / TOLOSA; ZUMAIA / MUTRIKU

Finala, ekainak 24, Getariako Sahatsaga, 09:30

 

 

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba