Asteburuan bukatuko da eskuz banaka lau t´erdiko Udaberri Saria

2012/06/21 | Lehiaketa

Sei jaialdi izango dira ikusgai: Urnietan eta Hondarribian jokatuko dira Gipuzkoa mailako finalak, Urnietan eta Astigarragan Ekialdekoak, eta Zestoan eta Bergaran Mendebaldekoak

Asteburu honetan (2012-06-24) bukatuko da eskuz banaka lau t´erdiko Udaberri Saria. Gipuzkoako finalak zein eskualdeetakoak jokatuko dira han-hemenka: Urnietan eta Hondarribian izango dira, hain zuzen ere, Gipuzkoa mailako lehiak; Ekialdekoak, berriz, Urnietan eta Astigarragan; eta Mendebaldekoak, azkenik, Zestoan eta Bergaran.

 

 

Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

 

*Ekainak 22, ostirala, 19:00, Urnieta. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Txapagain-BELOKI / Tartaloetxe-MATXAIN
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Gazteleku-OTAÑO / Urnieta-LOITEGI
3. Eskuz banaka nagusiak: Eibar-BENGOETXEA / Añorga-JAUREGI

 

*Ekainak 22, ostirala, 19:15, Hondarribia-Jostaldi. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Hondarribia-ZUBIZARRETA/ Tartaloetxe-OIARBIDE
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Arrasate-MORON / Euskal Giroa-ARTOLAIN

 

*Ekainak 22, ostirala, 19:15, Bergara-Osintxu. Mendebaldeko finalak

1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Lapke-MURUA / Bergara-VALGAÑON
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Lapke-URRETABIZKAIA / Eibar-RUIZ

 

*Ekainak 22, ostirala, 20:15, Astigarraga. Ekialdeko finalak

1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Igeldo-ARRUTI / Mundarro-RUIZ
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Hondarribia-AGINAGA / Allerru-TATIEGI

 

*Ekainak 23, larunbata, 17:15, Urnieta. Ekialdeko finalak

1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Hernani-CISNEROS / Hondarribia-PAGADIZABAL
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Urnieta-OINAZPI / Hernani-ALTUNA
3. Eskuz banaka nagusiak: Antigua-MANZISIDOR / Orio-ERRAZKIN

 

*Ekainak 24, igandea, 10:00, Zestoa. Mendebaldeko finalak

1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Zestoa-ARANBERRI / Lapke-EGIBURU
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Eibar-ZUBIZARRETA / Zumaia-EIZMENDI
3. Eskuz banaka nagusiak: Lapke-BEREZIARTU / Aretxabaleta-OYON

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.

 

 

 










Ir arriba