Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala, igandean, Getarian

2012/06/21 | Lehiaketa

09:30ean hasiko da jaialdia

Igande honetan (2012-06-24) jokatuko da Herriarteko Zesta-punta Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 09:30ean, Getariako Sahatsaga pilotalekuan. Mutriku eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Ligaxka amaituta, lehen postuan sailkatu da Mutriku, 11 punturekin (6 partida jokatuta, 5 irabazita eta 1 galduta; 570 tanto alde eta 362 kontra). Bigarren izan da Zumaia, puntu berekin, 11 (6 partida jokatuta, 5 irabazita eta 1 galduta), baina aldeko tanto kopuru txikiagorekin (510 alde eta 421 kontra). Donostia sailkatu da hirugarren, 8 punturekin (6 partida jokatuta, 2 irabazita eta 4 galduta). Eta, azkenik, Tolosa laugarren, 4 punturekin (6 partida jokatuta, 6ak galduta). Lehen eta bigarren postuan sailkatutakoek lortu dute, beraz, finalerako zuzeneko txartela.

 
 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 24, igandea, 09:30, Getaria-Sahatsaga: MUTRIKU / ZUMAIA

          Kadeteak: Goenaga-Andonegi / Lopetegi-Osa
          Jubenilak: Arrizabalaga-Andonegi / Agirre-Uranga
          Nagusiak: Elezgarai-Elezgarai / Etxabe-Erkiaga

 
 

Iazko final bera errepikatuko da aurten. Mutrikurentzat lehendabiziko txapela janzteko aukera izango da hitzordu hau, aurreko urtean alde egin baitzion azkenean. Zumaiak, berriz, 7 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007 eta azkena iaz, 2011). 

 

 

 

Bestetik, palako lehian ere finalistak erabakita daude: Donostia eta Olaberria; datorren asteburuan jokatuko dute finala. Eskuko lehian, azkenik, finalerdien joanekoak jokatuko dira: Hernani / Donostia eta Berrobi / Bidegoian

  

Gogoratu behar dugu aurten 18 herrik hartu duela parte eskuko lehian10 palakoan, eta 4 zesta-puntakoan.

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

ESKUA (45. edizioa)
 

- Kanporaketak (joan-etorria)

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan

- Parte-hartzaileak, 18: ALEGIA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, URRETXU, ZALDIBIA, ZESTOA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: AMEZKETA / ARRASATE; URRETXU / ALEGIA

Final-zortzirenak, maiatzak 27+ ekainak 3: AMEZKETA edo ARRASATE / HERNANI; ERRENTERIA / ELGOIBAR; ZESTOA / BERGARA; LASARTE-ORIA / DONOSTIA; ANDOAIN / ZALDIBIA; BEROBI / OIARTZUN; AZPEITIA / AZKOITIA; URRETXU edo ALEGIA / BIDEGOIAN

Final-laurdenak, ekainak 10 + ekainak 17

Finalerdiak, ekainak 24 + uztailak 1

Finala, uztailak 8, Donostiako Atano III.a, 10:30

  

PALA (22. edizioa)
 

- Kanporaketak (joan-etorria)

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan

- Parte-hartzaileak, 10: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, LAZKAO, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA, USURBIL

- Egutegia:

Final-zortzirenak, maiatzak 13 + maiatzak 20: USURBIL / LAZKAO; ORDIZIA / DEBA

Final-laurdenak, maiatzak 27 + ekainak 3: USURBIL edo LAZKAO / DONOSTIA; ANDOAIN / OIARTZUN; OLABERRIA / ERRENTERIA; ORDIZIA edo DEBA / URNIETA

Finalerdiak, ekainak 10+ ekainak 17

Finala, ekainak 30

 

ZESTA-PUNTA (15. edizioa)


- Ligaxka (joan-etorria)

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako 1. jardunaldia, maiatzak 13: MUTRIKU / TOLOSA; ZUMAIA / DONOSTIA

Ligaxkako 2. jardunaldia, maiatzak 20: ZUMAIA / TOLOSA; DONOSTIA / MUTRIKU

Ligaxkako 3. jardunaldia, maiatzak 27: TOLOSA / DONOSTIA; MUTRIKU / ZUMAIA

Ligaxkako 4. jardunaldia, ekainak 3: TOLOSA / MUTRIKU; DONOSTIA / ZUMAIA

Ligaxkako 5. jardunaldia, ekainak 10: TOLOSA / ZUMAIA; MUTRIKU / DONOSTIA

Ligaxkako 6. jardunaldia, ekainak 17: DONOSTIA / TOLOSA; ZUMAIA / MUTRIKU

Finala, ekainak 24, Getariako Sahatsaga, 09:30

 

 

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba