Talentudunen Txapelketako finalak ikusgai Zestoan, larunbatean

2012/06/21 | Lehiaketa

Aranguren (Usurbil) eta Egiguren (Ilunpe) lehiatuko dira alebinetan, eta Moron (Arrasate) eta Aizpuru (Gazteleku) infantilen mailan; 17:00etan hasiko da jaialdia

Larunbat honetan (2012-06-23) jokatuko dira, Zestoan, Talentudunen Gipuzkoako Txapelketako finalak. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: 2. urteko alebinena lehenik, eta ondoren infantil mailakoen finala.

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 23, larunbata, 17:00, Zestoa
 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ARANGUREN (Usurbil) / EGIGUREN (Ilunpe)

2. Eskuz banaka, infantilak: MORON (Arrasate) / AIZPURU (Gazteleku)

 

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskuko batzordeak antolatutako hautaketa proben ondoren, 20 pilotarik hartu du parte Talentudunen Gipuzkoako Txapelketan: 12 2. urteko alebinen mailan eta 8 infantilen mailan. Eskuz banaka lehiatu dira guztiak, eta Zestoan eta Zizurkilen jokatu dituzte partidak.


 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki daiteke. Argazki galeriak atalean, bestalde, txapelketako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba