Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sariaren finala, igandean, Irungo Ramuntxo Berrin

2012/06/21 | Lehiaketa

Gipuzkoar bakarra ariko da: Maider Mendizabal anoetarra; 11:30ean hasiko da jaialdia

Igandean, ekainak 24, jokatuko da Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusiaren finala. 11:30ean hasiko da jaialdia, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. Lehenik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehia izango da ikusgai, eta ondoren goi mailako txapelketa honen finala jokatuko da. Bertan Gipuzkoako ordezkari bakarra izango da: Maider Mendizabal anoetarra.

 

Honakoa izango da jaialdia:


*Ekainak 24, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa

1. 3.-4. postua: ETCHELECU-ELGUEZABAL / HALSOUET-AROZENA
2. Finala: ZAMORA-HOUSSET / MENDIZABAL-SERRE

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan, eta www.blogak.com/emakumeapilotari. Argazki galeriak atalean, berriz, txapelketako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba