Hasi da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa

2012/05/30 | Lehiaketa

Ekainaren 30eko asteburuan jokatuko dira finalak

Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sariarekin batera ekin diote neska palistek Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketari. 1. eta 2. mailan ariko dira, ondorengo bikotetan banatuta:


1. maila:

- Goikoetxea-Evaristti
- Aburuza-Moron
- Etxabe-Manzisidor
- Irazustabarrena-Ugalde


2. maila:

- Perez-Gutierrez
- Redondo-Arrieta
- Etxegia-Garmendia
- Arriola-Pagola
- Tijero-Senper
- Huizi-Mendizabal
 

 

Norgehiagoka guztiak Donostiako Gaska trinketean jokatuko dira, batzuk ostiral iluntzetan eta beste batzuk larunbat goizetan. Maiatzaren 26eko asteburuan hasi eta ekainaren 23kora arte luzatuko da ligaxka; jardunaldi horretan bertan izango da 1. mailako finalerdia, 2. eta 3. sailkatuen artean (1. sailkatua zuzenean pasako da finalera). 2. mailako finalerdia, bestalde, ekainaren 26rako aurreikusten da; hemen ere 2. eta 3. sailkatuak lehiatuko dira, 1.ak finalerako zuzeneko txartela lortuko baitu. Finalak, azkenik, ekainaren 30eko astebururako iragarrita daude.

 


Jardunaldiz jardunaldiko jaialdiak kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Karteldegia atalera jo dezakezue, eta lehiaren jarraipen zehatza egin Lehiaketak atalean. www.blogak.com/emakumeapilotari gunean ere aurkituko dituzue xehetasun gehiago.

 

 

 










Ir arriba