Jokoan da Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Saria

2012/05/31 | Lehiaketa

Euskal Herriko zein mundu mailako pilotari onenek hartuko dute parte; ekainaren 24an jokatuko da finala, Irungo Ramuntxo Berri trinketean

Martxan da Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusia. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatzen duen lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edota Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, txapelketa honetan ariko diren Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena, Maider Mendizabal, Stephanie Leiza eta Maritxu Housset.

 

Antolaketa Batzordeak, hain zuzen ere, 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Zehazki, hauexek dira parte-hartzaileak:


A multzoa

  • Sylvie Halsouet (Lapurdi)-Nagore Arozena (Gipuzkoa)
  • Haizea Zamora (Nafarroa)-Maritxu Housset (Lapurdi)
  • Stephanie Leiza (Lapurdi)-Severine Graciet (Landak)


B multzoa

  • Argia Oltzomendi (Nafarroa Beherea)-Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
  • Maider Mendizabal (Gipuzkoa)- Amaya Serre (Nafarroa Beherea)
  • Amaia Etchelecu (Lapurdi)-Maika Elguezabal (Lapurdi)

 

Multzo bakoitzean joaneko ligaxka jokatuko dute pilotariek, denek denen aurka, maiatzaren 27tik ekainaren 10era bitartean. Lehenengo eta bigarren postuetan sailkatutako bikoteek, elkarren aurka gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera, ekainaren 17an. Ekainaren 24an, azkenik, finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta galtzaileek, berriz, 3. eta 4. posturako lehia.

 

Jardunaldi guztiak Irungo Ramuntxo Berri trinketean jokatuko dira, igande goizetan, 11:30etik aurrera. Jaialdi bakoitzean bina partida ikusteko aukera izango da. Hona hemen jardunaldiz jardunaldiko egutegia:


- Maiatzak 27, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri

1. Amaia ETCHELECU-Maika ELGUEZABAL / Argia OLTZOMENDI-Maite RUIZ DE LARRAMENDI
2. Sylvie HALSOUET-Nagore AROZENA / Stephanie LEIZA-Severine GRACIET


- Ekainak 3, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri

1. Haizea ZAMORA-Maritxu HOUSSET / Sylvie HALSOUET-Nagore AROZENA
2. Argia OLTZOMENDI-Maite RUIZ DE LARRAMENDI / Maider MENDIZABAL-Amaya SERRE


- Ekainak 10, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri

1. Stephanie LEIZA-Severine GRACIET / Haizea ZAMORA-Maritxu HOUSSET
2. Maider MENDIZABAL-Amaya SERRE / Amaia ETCHELECU-Maika ELGUEZABAL


- Ekainak 17, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri. FINALERDIAK

1. A1 / B2
2. B1 / A2


- Ekainak 24, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri. 3. eta 4. POSTUAK eta FINALA

1. 3.4. postuak
2. Finala

 

Txapelketaren jarraipena egin ahal izango duzue webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan, eta baita www.blogak.com/emakumeapilotari atarian ere. www.gipuzkoapilota.org-eko Argazki galeriak atalean, gainera, txapelketako hainbat irudi izango dira ikusgai.

 

 

 










Ir arriba