Emakumea Pilotari Eguna, larunbatean, Tolosan

2012/05/23 | Ikastaroak

Larunbatean, maiatzak 26, ospatuko da, Tolosan, 2011-12 denboraldiko Emakumea Pilotari Eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak.  

 

Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako V. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Herri bakoitzak bere ordezkaritza izango du. Txapelketaz gain, hala ere, paleta saioa ere izango da.

 

Bazkaria eta trikitilariak ere ez dira faltako ikasturteko lana merezi bezala ospatzeko, eta ezta oroigarriak ere. Festa bikaina izango da, zalantzarik gabe.

 

Webgune honetako Argazki galeriak atalean ikus daitezke, besteak beste, iazko edizioko hainbat irudi.

 

 

 










Ir arriba